"Dionewar herrian berrizteko falta diren bi gelak egokitu, komuna eta hesia eraiki nahi ditugu"

plaentxia_com 2012ko uzt. 20a, 14:01
Ndank Ndank elkartea iaz sortu zen senegaldarren eta euskaldunen arteko harremanak sakondu eta Afrikako herrialde honen garapenean laguntzeko. Bihar arratsaldean Plaza Barrian egongo dira materiala saldu eta perkusio saioa eskainiz. Eli Dominguez elkarteko presidenteordeak gune honen galderak erantzun ditu:
 

   
Noiz sortu zen zuen elkartea?
2011ko azaroan eratu genuen elkartea, baina urtarrila arte ez dugu erregistro ofiziala lortu. Hilabete gutxi daramagu funtzionatzen.

Helburu bikoitzarekin sortu dugu elkartea: alde batetik interkulturalitatea bultzatzeko senegaldarren eta euskaldunon artean, eta bestetik senegalen garapenerako lankidetza proiektuak aurrera eramateko osasun eta hezkuntza arloan.

NdankNdank-ek poliki-poliki esan nahi omen du. Zer dela eta izen hori? Soseguz eta ondo egin nahi dituzue gauzak?
Ndank Ndank pixkanaka-pixkanaka edo poliki-poliki esan nahi du wolof hitzkuntzan (senegaleko hizkuntza).

Oso adierazpen ohikoa da senegaldarren artean, beraien bizitza filosofia dela esan genezake: pixkana-pixkana, gauzak hobera joango direla; eta hortan gabiltza gu ere, pixkanaka baina gogo handiz senegaldarren egoera hobetzeko lanean.
 
{mosimage} 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Senegalgo zein lekutakoek osatzen dute elkartea?
Elkarte mixtoa dela esan genezake. Oso aberasgarria iruditzen zaigu kultur eta hizkuntz trukea.

Jasotako diruarekin hango eskoletan komunak egin nahi omen dituzue. Zein da hango egoera?
Senegalen hezkuntza eta osasun arloari dagokionez beharrak anitzak dira. Errealitatera pixkat hurbiltzeko, 50.000 biztanleko mediku bakarra dago, eta tresneria gutxi osasun zentruetan.

Bestetik, eskoletan, ikasle kopurua gela bakoitzeko oso handia da, 60-70 inguru. Gure helburua Dionewar herrian (bergaran bizi diren senegaldar gehienen jatorria) berrizteko falta diren bi gelak egokitu, eta komun eta hesia eraikitzea da.

Proiektua aurrera eramateko finantzazio bila gabiltza, entitate publiko, pribatu eta herritarren aportazioekin.

Zer egingo dozue Soraluzen?
Gure elkartea ezagutzera eramateko stand edo postu bat jarriko dugu. Senegaleko artikulu desberdinak jarriko ditugu salgai, eta tinbalak ere eramango ditugu musika pixka bat jartzeko. Herritarrak gerturatzera animatzen ditugu oinarrizko erritmoak jotzen ikasteko!

17.00etan hasiko dira materiala saltzen Plaza Barrixan.