Zigor Alberdi 12. sailkatu da G2 Haundiak proban

plaentxia_com 2012ko uzt. 19a, 16:01
Mendi lasterketak 90 kilometroko luzera du eta 12. postuan, bikain sailkatu zen Alberdi. Gaueko 23:00etan abiatu eta eguerdiko hamabiak aldean amaitu zuen lasterketa,12:49:40 segunduko denbora eginda. Beasaindik abiatuta, Zaldibia, Larraitz, Txindoki, Lizarrusti, Etxegarate, San Andrian, Oazurtza eta Mutiloatik igaro ziren partehartzaileak. Ez da froga makala eta zorionak txapeldun!