Kiroldegia itxi egingo da abuztuan, gastuak murrizteko neurri moduan

plaentxia_com 2012ko uzt. 16a, 17:27
Ikastaroetan dabiltzanak irailaren 17an ekingo die berriz klaseei. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kiroldegiak bere ateak itxiko ditu abuztuan, irailera arte. 
 
Horrela, ikastaroetan parte hartzen dutenek irailaren 17an ekingo die klaseei. Ikastaroren bat utzi nahi duenak berriz, irailaren 22ra arte izango du horretarako aukera.
 
Harremanetan jartzeko deitu 943 752 466 telefonora. 
 
Defizita murrizteko neurria
Joan den urtean udaleko ordezkariek kiroldegiko abonatuekin bilera informatiboa egin zuten egoera ekonomikoaren gainean hitz egiteko. Udaletik hainbat doikuntza aurreratu zituzten kiroldegiak sortzen duen defizita 60.000 euroan aurrezteko. Neurri horietako bat da abuztuan kiroldegia ixtearena.