Tipi-tapa, kostaldera iritsi arte

plaentxia_com 2012ko uzt. 4a, 19:31
Pil-pileanek, Jardunek eta Txatxilipurdik antolatzen duten “Kosta ala kosta” udaleku ibiltaria bihar jarriko da martxan. Aurtengoan, guztira hogeita bi gaztek eman dute izena. Iaz Mendizabalen egin zuten geldialdiko unea
 
 
Euren hanka biak izango dituzte gazteek garraiobide nagusia. Ibilbidea Otazan (Araba) hasiko dute eta handik Gipuzkoara hurbiltzen joango dira. 
 
Datozen egunetan Degurixatik Gatzagara egingo dute gero bertatik, Bergarara heltzeko. Elosutik pasatu ostean Soraluzera sartu eta Mendizabal baserrian pasatuko dute gaua. Oriotik Zarautzera eginaz bukatuko dute ibilbidea, itsasoan.
 
Joan den martxoan aurkeztu zituzten hiru elkarteek udalekuak eta bertan gazteekin elkarlana lantzeko asmoa azpimarratu zuten: "Autonomia emango diegu ekintzak elkarrekin antolatzeko. Tailerrak eta hainbat ur ekintza ere egingo ditugu" azaldu zuen Maite Kintanilla Pil-pileaneko kideak.