San Andres jaiak asteburuan ospatuko dituzte, hainbat nobedaderekin

plaentxia_com 2012ko uzt. 6a, 13:02
Hilaren 7tik 9ra luzatuko dira jaiak. Gazte Egunean Emakumeen Pala Txapelketaren zazpigarren edizioko finala jokatuko dute eta hainbat pala jokalarik gomazko paleta egokituko erakustaldia eskainiko dute. Domekan herri-kirol desafioa jokatuko dute Ezozi eta San Andres auzoek eta motozerra apustua ere izango da (Argazkian Arana eta Arizaga). Astelehenean berriz, Lizaso eta Egañak bertso saioa eskainiko dute.
 
Jai bete-beteak datoz asteburuan San Andresko auzoan. Zapatutik astelehenera luzatuko dira eta egun bakoitzeko egitaraua indartsu dator.
 
Zapatuan herri kirolen desafioko finala jokatuko dute Ezozi eta San Andresko auzotarrek. Bestetik, Emakumeen Pala Txapelketako finala jokatuko dute eta gomazko paleta egokituko erakustaldia eskainiko dute, hainbat pala jokalarik.
 
Domekan Arizaga eta Aranak motozerra apustua jokatuko dute, enborrean 100 mozketa lehenengo nork egingo. Astelehenean berriz, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañak bertso saioa eskainiko dute. 
 
 
 
SAN ANDRESKO JAIAK 2012
 
GAZTE EGUNA
Uztailak 7, zapatua
Eguerdiko 13.00ean jaien hasiera kanpai bueltarekin. 
18.00etan HERRI-KIROL DESAFIOA Ezozi eta San Andres auzoen artean
19.00etan EMAKUMEEN PALA TXAPELKETAKO FINALA
21.00etan HERRI AFARIA (Txartelak egunbean bertan salgai San Andresko elkartean. Menua: entsalada, bakailau tortila, sahieskia, postrea, kafea eta kopa. 15 euro). 
23.30ean ZZ BLUES BAND taldearen kontzertua eta erromeria LAKET taldearekin
Atsedenaldian txerri-harrapatzea eta txokolate-jana
 
JAI EGUNA
Uztailak 8, domeka
9.30ean IÑAKI RUIZEN OMENEZKO I. MENDI LASTERKETA
12.30ean Meza
13.00ean MOTOSERRA APUSTUA: ARIZAGA-ARANA // MENDOTZ eta BIXKAI trikitilariak eta AMAIA AGIRRE ETA ONINTZA ENBEITA bertsolariak
13.45ean MENDI-LASTERKETAKO SARI BANATZEA
14.30ean Bazkaria bertsolariekin (auzotarra izan barik ere parte hartu liteke. Izena emateko deitu 635 713 408).
18.00etan III. SAN ANDRESKO HARRIA TXAPELKETA
19.00etan Bergarako zezentxoak eta poniak
19.00etan Bola-txapelketa
 
 AUZOKOEN EGUNA
Uztailak 9, astelehena
12.30ean Meza
13.00ean UMEENDAKO JOLASAK
13.30ean EMAKUMEEN BOLA-JOKUA
14.30ean Bazkaria frontoian
Bazkalostean LIZASO ETA EGAÑA bertsolarien saioa eta LAJA ETA LUTXURDIXOrekin erromeria.
18.30ean EMAKUMEEN BOLA SARIA