Mugittu Gherrixa musika jaialdiaren bigarren ediziorako izenematea zabaldu dute

plaentxia_com 2012ko eka. 29a, 14:18
Herriko talde eta bakarlariek euren musika erakusteko aukera izango dute beste behin, Mugittu Gherrixan parte hartuz. 
 
 
 
 
 
 
 
Bigarren edizio honetan aldaketa nabarmenena, elkarlana zabalduz, Herrira eta Gaztetxea, Galtzagorriekin batera antolakuntzan sartu direla da.
 
Uztailaren 27an izango da aurtengo jaia. Antolatzaileek dioten moduan, RKzulo zenaren nostalgia ezabatu eta Mugittu Gherrixa jaialdiarekin aurrera egiteko sasoia da.
 
Hartu ezazu parte zuk, edo zure taldeak!
Herriko musika sorkuntzaz gozatzeko aukera paregabea da Mugitu Gherrixa. Modu berean, modu batera edo bestera musikan murgilduta dabiltzanei taulagainera igotzeko aukera eskaintzen zaie, herriko sorkuntza eta musikarekiko zaletasuna bultzatuz.
 
Bakarka ala taldean eskaintzeko zerbait duenak mugitxugherrixa@gmail.com helbidera idatzi behar du, taldearen izena, musika estiloa eta kontaktua ipiniz. Izen ematea uztailaren 11 baino lehenago egin behar da.
 
Iaz zazpi taldek hartu zuten parte, ia aurten marka hori hautsi dezakezuen!!!