Baltegieta eta Sagarrerrekako auzotarrekin bilduko da gaur udala

plaentxia_com 2012ko eka. 27a, 12:24
Hiart Arluziaga alkateak jakinarazi duenez, oporren aurretik egiten duten azken bilera izango da gaurkoa. Irailetik aurrera gainontzekoekin batuko dira, Olea, Errekalde, Serafin Atxotegi eta Gipuzkoa etorbideko auzotarrekin. Urrian berriz, baserri auzoen txanda izango da. Arluziagak orain arteko batzarrak positiboki baloratu ditu bai herritarrengandik jasotako ekarpenengatik zein partehartzeari dagokionez.