Sorgin dantzako entseguekin hasiko dira gaur

plaentxia_com 2012ko eka. 14a, 12:02
Udate gabeko suaren inguruan sorgin dantza egingo da aurten ere. Dantza egin nahi duenak gaur izango du entseatu edo ikasteko aukera, Plaentxi Herri Ikastetxean 19.00etan, Urrats Dantza Taldeko lagunekin. Ekainaren 19an eta 21ean izango dira datozen entsegu egunak, ordu eta leku berean.