Gabolats trafikoari itxita egongo da

plaentxia_com 2012ko api. 17a, 12:00
Gabolats kalean egin beharreko lanak direla eta, kale hau trafikoari itxita egongo da barixakuara arte eta datorren astean, 23tik 27ra, arratsaldeko 18.30 bitartean. Ondorioz, Zubi Nagusia, Kalebarren, Plaza Zaharra eta Gabolats kontrako norabidean egongo dira zabalik (Zubi Nagusitik Gabolats/Baltegieta norabidean).
 
Garajeetara sarrera
Egun eta ordu tarte horietan Gaboltas eta Baltegieta kaleko garajeetarako sarrera Zubi Nagusitik barrena egingo da. Gainontzeko ordu tarteetan, arratsaldeko 18.30etik goizeko 08.00etara trafikoaren norantza ohikoa izango da.