Kadeteak Kopako lehen partidua irabazi dio Antzuolari

plaentxia_com 2012ko urt. 16a, 12:56
Gainontzean, Erregioanalak 1-1 berdindu du Irauliren aurka. Jubenilak 1-5 galdu du Vasconiaren kontra, eta Infantilek 6-0 Aloñamendiren zelaian. Ikusi emaitza guztiak:
  
Azken jardunaldia gutxigora-beherakoa izan da futbolari dagokionez. Gehienek berdindu egin dute, eta Kadeteak izan dira Kopako estreinadiarekin batera hiru puntuak etxera ekarri dituzten bakarrak.
 
B Erregionalak Irauli hartu zuen Ezozin eta 1-1 berdinketan amaitu zen partidua. Datorren asteburuan Trintxerpe-Azkuene "B" izango dute aurkari, Ezozin izango da neurketa. Trintxerpe-Azkuenek puntu bat eskuratu du Kopan. Sorako B Erregionalak 4 puntu batu dituzte, partidu bat irabazi eta beste bat berdinduta. 
 
Erregional Preferentea ere berdinketan geratu da Ordiziaren aurka, 2-2 amaitu zen neurketa. Lagun Onak azpeitiarrak oso indartsu dabiltza, 32 punturekin sailkapeneko lehenengo postuan dira. Sorak 27 puntu ditu, Anaitasuna "B", bere hurrengo arerioak 24. 
 
Kopan dihardute Jubenilek ere, eta azken ekinaldia ez zaie oso fin joan. Etxean jokatu arren, 1-5 galdu baitzuten Vasconiaren aurka. Jubenikel oraindik ez dute sailkapeneko markagailua estrenatu, bi partidutik bi galdu dituzte. Hurrengo partidua Behobiaren aurka jokatuko dute, besteen zelaian. Azken hauek lehenengoak dira sailkapenean, 6 puntu dituzte. 
 
Kadeteek ere ekin diote Kopako jokatzeari. Antzolaren zelaitik hiru puntuekin itzuli ziren, 0-1 plaentxiatarren alde amaitu baitzen neurketa. Hurrengo jardunaldian Aloñamendi jasoko dute etxean, puntu bakar bat ere ez dute eskuratu. 
 
Emakumezkoetan, Soraluze B.H.I.ko Infantilei ahaztu zaie joan zaie joan den asteko emaitzaonaren gustua. Aloñamendi "B"ri 4-3 irabazi zioten arren, klub bereko lehen taldeak sekulako goleada egin diete, 6-0 irabazi diete neskei. Datorren astean Arizmendiren aurkakoa jokatuko dute, Ezoziko futbol zelaian.
 
Arizmendiren egoera hobea da, jokatutako hamar partiduetatik lau irabazi ditu eta 14 puntu eskuratu ditu. Sorako neskek bederatzi neurketatik zortzi galdu dituzte. 
 
Datozen neurketak: 2012/01/21
Anaitasuna "B" - Erregional Preferentea
Emakumezkoak Jubenila - Arizmendi 
 
KOPA
Erregionala - Trintxerpe-Azkuene "B"
Behobia - Jubenila
Kadetea - Aloñamendi "B"