"B" Erregionalak 3-4 irabazi zuen Aretxabaleta "C"ren zelaian

plaentxia_com 2011ko aza. 15a, 13:06
Azken jardunaldia, ez da aurrekoa bezain garden joan. Hala ere, "B" Erregionalak eta Jubenilek garaipena lortu dute.
 
"B" Erregionalak Aretxabaleta "C"ren zelaian jokatu eta 3-4 irabazi zuen. Hiru puntuen beharrean zegoen, alde haundia ateratzen ari baitira taldeko buruak. Azken jardunaldiaren ostean, Mutrikuarrak 24 punturekin dago, Sorak berriz, 7 baino ez ditu.
 
Datorren asteburuan Gazteak hartuko dute Ezozin. Ia hiru puntuak eskuratzen dituzten. 
 
Jubenilek 2-1 irabazi diote Aretxabaleta "B"ri. Asteburuan taldeko liderraren aurka neurtu beharko dira, Urki eibartarren aurka, 24 puntu dituzte, plaentxiarrek 13 puntu.
 
Erregional Preferenteak bana berdindu du Idiazabalen aurka eta Anaitasunak 3-0 irabazi zion Lagun Onaki. Ondorioz lelengo postua galdu dute Preferenteak, puntu  bateko aldea ateratzen diote azpeitiarrei.
 
Kadeteek Arrasaten 6-0 galdu zuten, azken hauek lider dira, 20 punturekin. Sorako Kadeteak berriz, 3 puntu batu ditu oraingoz.
 
Datozen partiduak:
Zumaiako-Erregional Preferentea
"B" Erregionala-Gazteak
Urki-Jubenila
Kadeteak-Aretxabaleta "B"