Kilometroetarako autobusa antolatu du Pil-Pileanek

plaentxia_com 2011ko ira. 28a, 13:00

     

Aurten Azpeitiko Ikasberri ikastolari laguntzeko festa izango da. Bihar da izena emateko azken eguna. Apuntatu Pil-pileanen, Gaztelupen, Arranon edo Iratxon. 

Gipuzkoako ikastolen jaia Azpeitian egingo da aurten, Ikasberri ikastolari laguntze aldera. Pil-Pilean Euskara Elkarteak autobusa antolatu du festara joateko. Izena emateko, Pil-pileanen egoitza, Iratxo goxodenda, Gaztelupe taberna eta Arrano tabernara jo behar da. Bihar izango da apuntatzeko azken eguna. 
 
Irteera: Goizeko 9.30ean, Estaziñotik. 
Itzulera: Arratsaldeko 20.00etan, Azpeitiatik.