Bi pertsona bi atxilotu dituzte marihuana hazi eta trafikatzeagatik

plaentxia_com 2011ko ira. 23a, 14:00
Bergarako ertzain-etxeko agenteek pertsona bi atxilotu zituzten atzo Soraluzen, (32 eta 26 urteko bi gizonezko) ustez marihuana edukitzea eta haztea eta horrekin trafikatzea egotzita. Bergarako ertzain-etxeak jakinarazi duenez, Ertzainek sail batean landatutako hogeita hamar landare baino gehiago atzeman zituzten eta horren ondoko txabola batean substantzia hori prestatzeko instalazio elektriko bat (presio handiko argiak, termometroak, tenporizadoreak eta aire-erauzgailu bat) aurkitu zuten. Beste txabola bat ere bazuten, lehortegi bezala erabiltzeko. (+gehiago)
 
Aurretik egindako ikerketa batek baieztatu egin zuen Soraluze udalerrian marihuana sail bat egon zitekeela. Antza, atzo, eguena, herritik bila aritu ondoren, agenteek itxita zegoen esparru batean aurkitu zuten marihuana, plastikoz estalita, negutegia bailitzan.
Jarraian, ertzainek baratze horren bi arduradun identifikatu zituzten, eta, inguruetatik miaketa egin eta gero, substantzia estupefaziente horren landareak atera eta eraman egin zituzten.
 
Eibarko Epategiaren eskuetan daude bi gazteak
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du oraindik. Sail horren arduradunak izatea egotzita atxilotu dituzten pertsonak (32 eta 26 urteko bi gizonezko), berriz, Eibarko Guardiako Epaitegiaren esku utzi dituzte gaur goizean.