Dena prest jai herrikoi eta partehartzaileen aldeko lipdub-a grabatzeko!

plaentxia_com 2011ko uzt. 15a, 13:00
Bihar eguerdiko 12.30ean Plaza Barrian batzeko deia egin dute Galtzagorrixek eta jende asko hurbiltzea espero dute. 
 
 
 
 
 
 
Galtzagorrixek antolatutako lipdub-aren grabazioa bihar izango da. 12.30ean Zubi Nagusian ipini dute hitzordua. Herriko talde askok eman dute baietza eta 300 bat lagun elkartuko direla uste dute: kirolariek parte hartuko dute, baita abesbatzak, Etxeratek, Emakumeen Topaguneak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, gaztetxeak, musikariek, Komite Arroxak, Urrats Dantza Taldeak...eta gehiagok.
 
Frontoian hasi eta Zubi Nagusian amaituko da "Mugi gerria" kantuari egingo dioten lipdub-a 
Grabatzen hasi aurretik, azalpenak emango dizkiete parte hartzaileei, lipdub-aren ibilbidea zein izango den eta talde bakoitza non kokatuko den azalduko diete. Ibilbidea honakoa izango da: Frontoian hasi eta udaletxeko aldaparatik Plaza Zaharrera egingo dute. Han, autoeskolako kaletik Plaza Zaharrera joango dira eta Zubi Nagusian amaituko da. 
 
{mosimage} 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
HONA KANTUA: 
 
HONA LETRA: 

MUGI GERRIA

mugi, mugi gerria

non dago askatasun egarria?

Mugi, mugi, mugitu zuk gerria

gaitzetsi ala dantzatu gure abestia

mugi, mugi gerria

dantzan jarriko dugu euskal herria

mugi, mugitu zuk gerria

garaipenerako aukera irekia


kapitalismoaren matxinada

iraunkorra ta egiaztagarria,

gure birjintasunaren lapurra


bozgarailuetatik

dolar euroen soinu bandak

mezu hutsen bozeramaileak


azkarra ta zikina

petrolioaren sexu grina

dantza pausu neurtuaren erregaia


herdoiltzen ari gara

nola gaitezke gu esna?

Erantzuna dantza eta borroka


kapitalaren izenean, otzandu gaituzte

beraien erritmora, biraka etengabe

bromurotan itota, nahiago gaituzte

milaka Leroy johnson, eder baina ximel

cuarenta principales, eta berrogei lapurrak

jendarte modernoaren, ikur kulturala

makailoa pil-pilean baino, txitxarroa plantxan

inozotasun musikalari, hautsi orratza