Ezker abertzalea legeztatzeko manifestaziora joateko autobusa irtengo da Soraluzetik

plaentxia_com 2011ko ots. 16a, 14:05
´Bakerantz, legalizazioa´ lema eramango du manifestazioak. Autobusean izena emateko ohiko lekuetara jo behar da.
 
 
 
 
 
 
Otsailaren 12an euskal gizarteko 22 lagun ezagunek, ezker abertzalea legeztatzearen aldeko manifestazio isila deitu zuten. Zapatu honetan izango da Bilbon, eta Casillatik 17.30ean irtengo da ´Bakerantz, legalizazioa´ lemapean. 
 
Bertara joateko autobusa antolatu dute herrian, 16.00etan irtengo da Estaziñotik. Izena ohiko lekuetan emango da. 
 
Deitzaileak
Deitzaileen artean daude, Joxe Arregi, Txaro Arteaga, Xabier Arzalluz, Anjeles Iztueta, Antton Lafont, Martxelo Otamendi, Maixux Rekalde, Iñaki Perurena, Paul Rios, Jesus Uzkudun edo Xabier Zubizarreta.