Pil-pileanek martxoaren 12rako antolatu du sagardotegira irteera

plaentxia_com 2011ko ots. 9a, 16:28
Elkarteko bazkideek 35 eurotan izango dute sagardotegiko menua eta autobusa. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Txotxaren sasoian bete-betean sartuta gaudela-eta, Pil-pileanek ez du aurtengo sagardoa probatzeko aukera galdu nahi. Horregatik, martxoaren 12an urteroko sagardotegira irteera antolatu du. Herninako Altuna sagardotegian izango da zita.
 
Txartelak asteburu honetan ipiniko dituzte Iratxo Goxodendan, Arrano eta Gaztelupe tabernetan. Betiko lez prezio ezberdina izango dute bazkide direnek. Sagardotegiko menua eta autobusa 35 eurotan bazkideek, 40 euro bazkide ez direnek. Autobusa 12:30ean irtengo da Estaziñotik. 
 
Izena emateko azken eguna berriz martxoaren 6a, domeka izango da.