Zineari izena ipintzeko lehiaketa antolatu du Kulturaren Mahaiak

plaentxia_com 2010ko eka. 15a, 13:20
Herrian modu askotan deitzen zaio eta behin betiko izena ipini nahi dio Mahaiak.
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Kulturaren Mahaiak iaz zaharberritutako zineari izena ipintzeko lehiaketa antolatu du. Izan ere, herritarrek hainbat modutan deitzen dio aipatu aretoari (herri antzokia, antzokia, zinea...). Lehiaketa honekin behin betiko izen bat ipini nahi dio Kulturaren Mahaiak. 
 
Lehiaketara aurkezten denak nahi beste izen proposatu ditzake. Izenarekin batera izen hori aukeratzeko erabilitako arrazoiak azaldu behar ditu. Adibidez, "Urkia Zelai Herri Antzokia" proposatzen bada izen moduan, arrazoitu egin beharko da adibidez, modu honetan"Soraluzeko leku polit baten izena delako eta herriko antzokiak naturarekin zerikusia izan behar duelako" edo antzeko zerbait. 
 
Proposamenak ekainaren 25erako bidali behar dira udala@soraluze.net helbidera edota udaleko kultura zerbitzuan entregatu. Saria landetxe edo nekazal turismo batean 2 lagunentzako asteburu pasa.