Sorako Erregionalak 2. mailara jaitsi dira

plaentxia_com 2010ko mai. 31a, 14:44
Mailaz mantendu edo maila galtzea, bi aukera zituzten Sorako Erregionalek, eta tamalez, ondo jokatu arren, maila galdu dute Urnietaren aurka. (+gehiago)
 
Aurreko astean, promozioko lehen partidua galdu egin zuten etxean 0-1 Urnietaren aurka. Aste honetan, itzulerako partidua jokatu zuten Urnietan. Plaentxiarrek gol bat egin zuten eta 0-1eko emaitzarekin berdinduta jarraitzen zutenez luzapena jokatu zuten. 30 minutuak pasata ez zen golik egon eta penaltietara iristean plaentxiarrek galdu egin zuten. Horrela ba, Urnietak kategoria mantendu egingo du eta Sorako Erregionalek datorren urtean bigarren mailan jokatu beharko dute. 
 
Futbolarien afaria ekainaren 12an
Ekainaren 12an futbolari guztiek afaria egingo dute Txurrukan. Ohikoa da afari hau, maila guztietako kirolariak batzen dituena. Gainera, sari banaketa ere egiten dute jokalarien artean eta giro polita izaten da.