Kiroldegiak ikastaro eskaintza berezia izango du uztailean

plaentxia_com 2010ko mai. 27a, 14:20
 Arane kiroldegiak ikastaro eskaintza berezia izango du uztailean. Umeentzako igeriketa ikastaro intentsiboa egongo da eta helduentzako lurreko eta uretako ihardueren ikastaroa.
 
 
 
 
Arane kiroldegiak ikastaro eskaintza berezia izango du uztailean. Alde batetik umeentzako igeriketa ikastaro intentsiboa egongo da, helduentzako lurreko eta uretako ihardueren ikastaroa.
 
-Umeentzako igeriketa ikastaro intentsiboa: uztailaren 12tik 23ra, 30 minutu, goizez. 
-Lurreko iharduerak helduentzako: spinning, piltaes, multifitness, salsa eta karate, Uztailak 1etik 30era, goiz eta arratsaldez
-Uretako ekintzak helduentzako: igeriketa eta acuagym: uztaialren 1etik 30era, goizez eta arratsaldez. 
 
 
Izen-ematea ekainaren 1etik 11ra
Ikastaro hauetan parte hartu nahi duenak izena ekainaren 1etik 11ra eman beharko du kiroldegian. Ikastaroen gaineko informazio gehiago ere bertan izango da.