Bi autok istripua izan zuten atzo errepide nagusian

plaentxia_com 2010ko mai. 25a, 13:32
Atzo arratsaldeko 17:45etan Seat Ibiza batek eta 4 x 4 ibilgailu batek elkar jo zuten GI-627 errepidean. 25 urteko mutil bat eta 55 urteko emakume bat zihoazen gidatzen eta biak eraman zituzten Mendaroko ospitalera zauri arinekin. Istripua errepide nagusian izan zen, FER enpresa parean.