Zapatutik domekarako gauean ordu aldaketa egingo da

plaentxia_com 2010ko mar. 25a, 19:15
Ordulariak ordu bat aurreratuko ditugu udako ordutegira egokitzeko, goizaldeko ordu bietan, hirurak izango dira.
 
 
 
 
 
 
Bihar goizaldeko ordu bietan, hirurak izango dira. Urtero moduan, udaberriaren etorrerarekin batera ordulariak egokitu behar izaten ditugu udako ordutegira. 
 
I Mundu Gerran hasi eta gaur arteko ohitura
Ordu aldaketa lehendabiziz Lehen Mundu Gerran ezarri zen. Urte batzuetan zehar ez zen aldaketa mantendu 1973ra arte, petrolioaren krisi garaira arte. Ordutik aurrera munduko zenbait herrialdek euren ordutegia ofizialki aldatu zuten, eguzkiaren argia hobeto aprobetxatu eta elektrizitate gutxiago gastatzeko asmoz.