Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak saltokietatik erretiratu dituzte

plaentxia_com 2009ko aza. 19a, 15:19
Hemendik aurrera internet bidez erosi ahalko dira. (Irudian Laudiko saioa, pasa den urriaren 24ean)
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaurtik aurrera Txapelketa Nagusira joan nahi duenak sarrerak internet bidez erosi beharko ditu www.bertsosarrerak.eu orrian. Antza denez, salmenta abiada bizian joan da eta antolatzaileek txartel kopuruaren kontrola ez galtzeko neurri hau hartzea erabaki dute. Horrela, sarrerak saltokietatik erretiratu dituzte baina internet bidez erosteko aukerarekin. Baita autobuserako eta bazkarirako txartelak ere. 
 
Bigarren itzulia Gernikan eta Iruñan
Asteburu honetan hasiko dira bigarren itzulerako saioak. Zapatuan Gernikako Jai-Alai pilotalekuan ekingo diote kanporaketari, arratsaldeko 17:30etan. Han izango dira. Jone Uria, Sustrai Colina, Igor Elortza, Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi eta Jon Martin. 
 
{mosimage} 
 
Domekan berriz, Iruñan eukiko dute zita bertsozaleek. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da ekitaldia, Anaitasuna Pabilioian. Bertsotan arituko dira, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Julio Soto, Iñaki Zelaia, Onintza Enbeita eta Unai Iturriaga. 
 
{mosimage}