Jokin Oregiren antzezlana bihar Eibarko Coliseon

plaentxia_com 2009ko aza. 6a, 14:51
"Zer duzu negarrez, Marie" antzezlanean txotxongiloak ere ageri dira. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Marie de Jongh Antzerki Taldeak Jokin Oregi soraluzetarrak zuzendutako antzezlana aurkeztuko du bihar, Eibarko Coliseo Antzokian. "Zer duzu negarrez, Marie?" antzezlanak haurtzaindegi bateko jabeak eta bertako langileak arazodun ume batekin duten harremana ageri da. Bukaeran, umeak benetan behar duena maitasuna dela konturatuko dira.
 

{mosimage} 
 
 
Ana Meabe eta Javier Renobales aktoreek interpretatuko dute 40 minutuko antzezlana, txotxongilo artean. Adin guztientzat egokia da, familian ikustekoa. 
 
Pasa den urtean, Gijoneko Haurren Europako Antzerki Azokan, Oregiren antzezlanak muntaia onenaren saria jaso zuen.
 
Bihar izango da beraz, "Zer duzu negarrez, Marie" ikusteko aukera, arratsaldeko 17:00etan Eibarko Coliseo Antzokian. Sarrerak 4 euro balio ditu.