Zirkulazio araubide berria aparkalekuak gehitzeko

plaentxia_com 2009ko urr. 30a, 13:15
Datorren azaroaren 5ean, eguena, egingo dira aldaketak.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Zirkulazio araubide berria indarrean sartuko da herrian datorren azaroaren 5ean, goizeko 10:00etan. Helburu nagusia, sahiesbidean 150 aparkaleku gehiago sortzea da.
 
  • Sahiesbideak Eibar-Bergara noranzko bakarra izango du, Etxaburueta eta Estaziño kaleko bidegurutzeetan izan ezik, horietan bi norantzak manteduko dira. Bestetik, udaletxetik Ezozibideko biribilgunerako egungo noranzkoa aldatu egingo da, Ezozibideko biribilgunetik udaletxera Gabolats kaletik eta Kalebarrenetik zehar. 
 
  • Gabolats zubiko norabidea ere aldatu egingo da eta Zubi Nagusiak irteera bakarra izango du, Eibarrerantz. Horrela, aurrerantzean Olako Zubitik Sagarrerrekako bidegurutzera joan beharko da, Atxuri, Errabal eta Baltegieta kaleetatik zehar.
 
  • Aparkatzea debekatu egingo da Estaziño kalearen eta sahiesbide berriaren bidegurutzetik Zeleta auzuneko 1. zenbakiaren artean. Baita Zaharren Egoitzako aldapan eta Errekalde kaleko 25. zenbakiko eta Errabal kaleko 8. zenbakiko autobus geraleku berrietan.
 
{mosimage} 
  Klikatu irudian zirkulazio berriaren planoa ikusteko.
 
AUTOBUS GELTOKI BERRIAK
EIBAR-BERGARA
-Sagarrerrekakoa mantendu egingo da. 
-Ezozibideko 8. eta 10. zenbakien artean.
-Estaziño kalea 2, (egungoaren aurrean).
-Errekalde kaleko 40 zenbakia mantendu egingo da.
 
BERGARA-EIBAR
-Errekalde kalea 25 (garai batean zegoen leku berean).
-Errabal kalea 8 (Amutxastegi).
-Baltegieta 28, (SAPAko atezaindegia).