Udaleko gobernu taldea herriko auzo bakoitzeko bizilagunekin bilduko da

plaentxia_com 2009ko urr. 29a, 12:49
Udaleko gobernu taldeak hainbat bilera egingo ditu auzo bakoitzeko bizilagunekin. Helburua, auzo bakoitzaren premiak eta beharrak identifikatzea eta Udalaren eguneroko zeregina herritarrei ezagutzera ematea izango da.
 
Tokian tokiko gabeziak eta akatsak zuzendu
Gobernu taldeak harreman zuzena mantendu nahi du herritar guztiekin eta modu honetan, tokian tokiko gabeziak eta udal zerbitzuen akatsak zuzentzen joan nahi du. Bilera guztiak 19:00etan izango dira eta lehenengoa datorren azaroaren 3an izango da, Sagarrerreka auzoko bizilagunekin.
 
BILERA EGUTEGIA
 
Sagarrerreka
Azaroak 3
Ezozibidea
Azaroak 5
Gabolats
Azaroak 9
Kalebarren - Santa Ana - Olea  Azaroak 11
Loralde - Arraikua
Azaroak 17
Etxaburueta - Elizburu - Frontoia
Azaroak 19
Estaziñoa - Alejandro Calonge - Zeleta 
Azaroak 25
Baltegieta - Errabal
Abenduak 15
Atxuri - Errekaldea
Abenduak 17
Gipuzkoa etorbidea - Serafin Atxotegi
Abenduak 22