Bill Lyerlyren blues eta countrya Errabal Jaialdi Ibiltarian

plaentxia_com 2009ko urr. 21a, 13:51
Bi asteburutan banatuko da jaialdia, Eibar, Soraluze, Mutriku eta Elgetan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Aurten ere Errabal Jaialdi Ibiltaria antolatu du Gaztelupeko Hotsak-ek seigarren aldiz. Jazza, bluesa eta musika beltza Deba bailarako herrietara eramango duen jaialdia. Urtetik urtera sendotu den jaialdiak 2009rako egitarau indartsu eta irekia eskainiko du.
 
Country, blues eta rock'n rolla Soraluzen
Soraluzek bigarren kontzertu ibiltaria hartuko du zapatu honetan, Bill Lyerly musikari estatubatuarraren eskutik. BILL LYERLY (Ipar Carolina, AEB) oso txikitatik musika munduan sartuta egon da. Hamaika urte zituela hasi zen musika jotzen eta ordutik hamar disko kaleratu ditu.
 
Countryendako rockeroegia eta rockeroendako countryegia izan da Lyerly. Estiloen nahasketa gustuko izan du beti, countrya, bluesa eta rock and rolla uztartuz. Orain urte batzuetatik Iruñan bizi da eta inguruan kontzertu dexente eman ditu. Azken lana, "Too hurt to cry" (The Best of Bill's Blues) Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin argitaratu du. 
 
{mosimage} 
 
 
Errabal Jaialdi Ibiltaria 09 / EGITARAUA
EIBAR, Urriak 23, Coliseo Antzoki, 20:30
Miguel Salvador Project (Jazz Instrumentala, Bilbo)
Miguel Salvador (gitarra), Hasier Oleaga (bateria), Jon Piris (kontrabaxua), Jonathan Hurtado (pianoa).
 
SORALUZE, Urriak 24, Liburutegia, 20:00
Bill Lyerly Blues Band (AEB)
Ipar Karolinatik datorren musikari beteranoa, bluesa, countrya eta roots musika landuz.
 
MUTRIKU, Urriak 25, Zabiel Kultur Etxea, 19:00
Organiks (groove jazz, Donostia)
Fredi Pelaez (hammond organoa), Juanma Urriza (bateria), Julen Izarra (saxo tenorea), Jose Gallardo (saxo altua), Mikel Romero (gitarra).
 
ELGETA, Urriak 31, Espaloia Kafe Antzokia, 22:30
Mokoomba (Crossroads, Zimbabwe, Afrika)
Perkusioak, kantuak eta erritmo afrikarrak lantzen dituen taldea. Emanaldi bakarra Euskal Herrian.