Baserrietan energia berriztagarriak ezartzeko azterketen emaitzak gaur arkeztuko dituzte

plaentxia_com 2009ko urr. 20a, 14:37
Gertu daude azterketen emaitzak eta gaur, eguaztena 21, jakinaraziko dituzte udaletxean arratsaldeko 19:00etan. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Iazko uda ostean hasi ziren azterketak herriko zazpi baserritan. Azterketa hauek baserri bakoitzaren energia kontsumoa aztertu eta energia berriztagarriak ezartzeko aukerarik dagoen argituko dute. Besteak beste, instalazioen kostua zenbatekoa izango den jakingo da, kostu hori zenbat urtean amortizatuko den edo energien eraginkortasuna zenbaterainokoa izango den.
 
Aurkezpena gaur, arratsaldeko 19:00etan udaletxean.