Lined eta La Madriguera arrasatearrak zuzenean gaztetxean

plaentxia_com 2009ko urr. 16a, 16:32
Kontzertu bikoitza izango da bihar gaztetxean, gaueko 22:30etan hasita.
 
 
 
 
 
 
 
 
La Madriguera taldeak punk-rock musika egiten dute. Arrasatetik datoz eta bost kidek osatzen dute: Juantxo bajuan, Txipi gitarran, Vilvi baterian, Sergio gitarran eta Nekora ahotsean.
 
Argitaratutako lanen artean bost kantuz osatutako maketa bat eta lan luze bat dituzte. Biak daude sarean zintzilikatuta.
Maketa entzuteko: last.fm
Diskoa deskargatzeko: www.myspace.com
 
 
{mosimage} 
Biharko kontzertuko kartelaren irudia.

Bigarren taldea Lined da, arrasatearrak hauek ere, doinu zakarragoak eskaintzen dituzte.
 
Lau dira taldekideak: Buno ahotsean, Andoni gitarran, Aitor bajuan eta Ruben baterian. Euren myspaceko atarian euren kantuak entzun zein zuzeneko emanaldien bideoak ikusi daitezke.