Sorako Jubenilak sailkapenaren behekaldean

plaentxia_com 2009ko urr. 13a, 15:21
Ilintxak lau gol egin zizkien Jubenilei.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Kirol emaitza kaskarrak lortu dituzte Sorako futbol taldeek, bat berdindu eta bi galduta.
 
Erregionalek 2-2 berdindu zuten Orioren aurka. Sailkapenean bosgarren daude 8 punturekin. Lidergoari eusten Zumaia ari da, 10 punturekin. Hurrengo jardunaldian Eibartarraki gainjartzen ahaleginduko dira.
 
Kadeteek 4-0 galdu zuten Ilintxaren kontra eta zazpigarren daude sailkapenean, 3 punturekin azken aurren. Hurrengo jardunaldian Urolaren aurka neurtuko dira.
 
Jubenilek ere galdu egin zuten 1-3 Arizmendiren aurka. Horrela, bosgarren daude 4 punturekin, Lagun Onak liderrarengandik zortzi puntura (12 ditu). Datorren asteburuan Mutriku Txikiren aurka jokatuko dute.