Sahara eta Soraluze bat izan ziren zapatuan

plaentxia_com 2009ko urr. 13a, 14:05
Henna tailerra, Maliko musika eta kus-kusa dastatu zituzten bertaratu zirenek.
 
 
 
 
 
 
 
 
Zapatua elkartasunerako eguna izan zen herrian, Saharako errefuxiatuak gogoan hartzeko eguna. Izan ere, hilaren 2tik Saharari lotutako egitarau sorta dotorea izan da herrian eta joan den zapatuan eman zitzaion amaiera.
 
Hasteko, Henna tailerra izan zuten eguerdiko 12:00etatik aurrera. Saharako emakumeak haur eta gaztetxoei eskuak tatuatzen ikusi genituen.
 
Gero, Maliko musika doinuekin belarrietatik sartu zen Afrika "Batu" musika taldearekin.
 
Bukatzeko, Saharako zaporeak dastatu zituen jendeak, Marokon tipikoa den gari-semolaz egindako kus-kusa jateko aukera egon zen.   
 
Herriko zenbait balkoietan Saharako bandera eskegi zen.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}