Sorako kadeteek hiru puntuak lortu zituzten

plaentxia_com 2009ko urr. 5a, 14:24
Aritz Laskurainek galdu egin zuen Ereñon.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
PELOTA
Aritz Laskurainek galdu egin zuen Ereñon bi tantoko aldeaz Retegi Birekin bikote, Gonzalez eta Beroizen aurka. 
 
Gonzalez - Beroiz 22
Retegi Bi - Laskurain 20
 
FUTBOLA
Asteburuan herriko futbol taldeek 4. jardunaldia jokatu dute. 
 
Erregionalek bana berdindu zuten Aretxabaletaren kontra. Sailkapenean seigarren daude 7 punturekin, Antzuola, Elgoibar eta Zumaiaren parean.
Hurrengo jardunaldia, bosgarrena, Orioren aurka izango dute.
 
Kadeteak Ikasberri azpeitiarrei 4-2 jazarri zitzaizkien. Garaipen honekin hiru puntu gehitu dituzte sailkapenean eta hirugarren daude 4 punturekin, buruan den Lagun Onakengandik 5 puntura.
Datorren neurketa Ilintxaren aurka jokatuko dute.
 
Jubenilek bestalde, porrot egin zuten Aretxabaletaren aurka: 12-1 galdu zuten. Seigarren daude sailkapenean, 3 punturekin, Aretxabaleta eta Urolarekin batera.
Datorren jardunaldian Arizmendiren aurka neurtuko dira.