35368 zenbakia da Bizikaleren 600 euroen irabazlea

plaentxia_com 2009ko urr. 2a, 13:24
Irabazlea urriaren 7a baino lehen agertzen ez bada, bigarrenari emango zaio saria.
 
Bizikale merkatari elkarteak zozketa egin berri du Plaza Barrian. Irabazlea 35368 zenbakia izan da eta errifa Venancio frutategian saldu da. Bigarren saritua 08765 zenbakia izan da eta Arkupe dendan saldu da.
 
Hala ere, ez da inor azaldu saria jasotzera. Urriaren 7a baino lehen saritua agertzen ez bada bigarrenari emango zaizkio Bizikaleko dendetan gastatzeko 600 euroak. 
 
Uztailekoaren ondoren, bigarrenez egin du zozketa Bizikale Merkatari Elkarteak. Oporretako itzuleran 99.999 errifa, hau da, aurrekoan baino sei bider gehiago banatu dituzte.