Iñigo Uribetxeberria da Udako Argazki Lehiaketaren irabazlea

plaentxia_com 2009ko ira. 30a, 13:54
Kontrargi argazki taldeak osatu du epaimahaia eta Uribetxeberriaren argazkia izan da bozkatuena. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Atzo bertan erabaki zen Udako Argazki Lehiaketaren irabazlea: Soraluzen bizi den Iñigo Uribetxeberria Azpeitiarra. Argazkian Zumaiako Itzurun hondartza ageri da. Lehen planoan hondarra, harkaitza eta segidan datozen olatuak; atzean hodei artetik agertzen den eguzkiaren azken errainuek goxotutako itsaso zabala. 
 
Aurtengoa III. Udako Argazki Lehiaketa izan da eta esan dezakegu, urtean-urtean argazki gehiago jasotzeaz gain maila gero eta hobea dela.
 
Danera 50etik gora erretratu jaso ditugu Pil-pileanen, gehienak paisaia ikusgarriak jaso dituzte eta mundu guztiko herrixka, hiri, mendi eta momentuak islatu dituzte.
Argazki guztiak Mediatekan daude.
 
Datorren udan argazki gehiago jasotzea espero dugu!