Grebaren jarraipen desberdina arlo bakoitzean

plaentxia_com 2009ko mai. 22a, 13:32

Sindikatuen arabera atzoko grebari jarraipen desberdina eman zitzaion sektore bakoitzean.

Merkatari batzuek egun erdiz lan egin zuten eta beste batzuek egun osoan itxi zituzten komertzioak. Industria sektorean, enpresa handienek itxi egin zuten. GOL enpresa itxita egon zen egun guztian, Pascual Txurrukan langileen erdia baino gehiagok egin zuen greba. Irazola eta Galvanizados Arrate lantegiak ere itxita egon ziren enplegu erregulazioa dela-eta. Irazolan aurrez komitean grebaren alde bozkatu zen. Bigarrenaren kasuan, itxiera enplegu erregulazioaren ondorioz eta orain hilabete batzuk izan zen suteagatik izan zen. Tailer txikietan jarraipena desberdina izan zen, batzuk zabalik, beste batzuk itxita. Bestalde, Mesedeetako Amaren egoitzak gutxieneko zerbitzuak izan zituen eta Lan banaketa enpresak ere egun guztian greba egin zuen.