Gainezka egin zuen elizak bere inaugurazioan

plaentxia_com 2007ko abe. 17a, 22:43
Zapatuan ireki zituen ateak Andre Maria Zeruratzearen Elizak, meza berezi batekin. Ehundaka herritar hurbildu ziren ekitaldi berezian parte hartzera.
Ordubete lehenago joan zirenek eta beste gutxi batzuk izan zuten jarlekua; gainontzeko asko zutik geratu behar izan ziren leku faltagatik. Gonbidatu bereziek beraien lekua izan zuten; Udaleko eta Foru Aldundiko ordezkari politikoak aurreneko ilaran egon ziren. 
 
{mosimage}Ordubete eta erdi iraun zuen meza bereziak. Argazkian ageri diren apaizak izan ziren meza ematearen arduradun, tartean, herrian apaiz izandako Don Benantzio, Sabin, oraingo apaiza Luis eta Gipuzkoako Gotzaina. Tarteka Ezoziko Ama Abesbatzak abestu zuen, baita Iñigo Alberdik organoarekin kantuak lagundu ere.  
Orain egunero dago Eliza zabalik, bertaratu nahi duen edozeinentzat.