Margarita Larrañagak 104 urte bete ditu

plaentxia_com 2007ko abe. 11a, 14:33
1903ko abenduak hamaika zituenean jaio zen Margarita Larrañaga plazentziatarra. Gaur bete ditu 104 urte. Zaharren Egoitzan dago urte batzuetatik eta han jaso ditu Alkatearen, Jubilatuetako zuzendaritzaren eta maite dutenen bisitak eta deiak. Baita lora sortak eta bestelako opariak ere. Pozik zegoen gaur Margarita. Zorionak!!!!