Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da herrian

plaentxia_com 2007ko abe. 3a, 18:55
Pil-pilean Euskara Elkarteak, EHEk eta Institutuko Euskara Batzordeko ikasleek hainbat ekimen antolatu dituzte Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Institutuko Euskara Batzordeak institutuan bertan jaialdia prestatu du, tarta lehiaketa, euskal musika eta euskararen inguruko gogoetak antolatuz. Mezu hau zabaldu nahi izan dute:

 

 

BIDEA EZ DA LEUNA
GUZTIONTZAT DA HORI EZAGUNA
EGIN EZAZU AHAL DUZUNA
EZ DA IZANGO-ETA ALFERRA ZURE JARDUNA
EGUNERO IZAN DADILA EUSKARAREN EGUNA.

 

Pil-pilean Euskara Elkarteak eta EHEk mural bat margotzen dihardute "Euskara da euskaldun egiten gaituena" hizkuntza desberdinetan idatziz, herrian berba egiten diren hizkuntzetan hain zuzen. Sagar Errekako zubipean dago hormairudia. Bestalde, gaur iluntzean Eusko Ikaskuntzak gazteei begira prestatutako bertsolari gazteen bideoa zabalduko du tabernetan, ordu jakin batzuetan eman dezaten. Interneten ere ikus daiteke bideoa, Euskonews gazteak webgunean.