Azaroko barixaku guztietan antzerki emankizunak izango dira

plaentxia_com 2007ko aza. 5a, 16:55
Euskarazko bi eta gaztelerazko beste bi antzezlan eskainiko dituzte datozen lau barixakuetan Liburutegiko Hallean, Udalak urtero antolatzen duen "Poltsikoko Antzerkia" zikloaren barruan.
Aurten 3 euroko sarrera ordaindu beharko da. Aldez aurretik eskuratzeko, goizez Udaletxean eta arratsaldez liburutegian izango dira salgai.

 

Emanaldi guztiak 22:15etan hasiko dira. 

- Azaroaren 9an El hijo que vino sin pan” bakarrizketa umoretsua izango da. Ernesto Caballeroren gidoia eta Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, Edurne Agirrezabalak ama batek unibertsitatean ikasten duen semearekin duen harremana kontatuko du.

- Azaroaren 16an Patxo Telleriaren “Izerdi patsetan” antzezlana eskainiko dute. Txalo teatroko Iker Galarza eta Joseba Usabiaga aktoreak negozio gizon bat eta mutil gazte baten lekuan jarriko dira, eszenatoki berean oso bestelako bi mundu batzeko.

- Azaroaren 23an Aizpea Goenagaren “Ezker eskuin” obraren aurrestreinaldia izango da ikusgai. Loli Astoreko eta Ikerne Goikoetxea antzezleek Rosa eta Sararen bakardade eta adiskidetasunak kontatuko dituzte, emakumeon eguneroko borrokak azaleratuz.

- Azaroaren 30ean “Busco novio formal… que marido ya tuve” gaztelaniazko lana eskainiko du Glu glu producciones antzerki taldeak. Antzezlaneko protagonistak lau haizeetara zabalduko du senarrarekin nekatuta dagoela.