Eskulan tailerrak izango dira azaroan emakumeentzat

plaentxia_com 2007ko urr. 17a, 11:44
Udaleko Ongizate Sailak emakumeei zuzendutako eskulan tailerrak antolatu ditu, urteroko ohiturari helduta. Azaroan izango dira eskulan saioak, astelehen, eguazten eta barixakutan. Ordu bi egingo dira eguneko.

Izena eman nahi duten emakumeek Udaletxe ondoan dagoen Ongizate Bulegora jo beharko da, datorren astean, urriaren 23,24 edo 25ean, goizeko 11etatik 13etara.