Nafarroa Oinezera joateko autobusa jarriko du Pil-pileanek

plaentxia_com 2007ko urr. 16a, 12:19

Domeka honetan Vianan ospatuko da aurtengo Nafarroa Oinez, "Giltza daukagu..." lemapean. Bertara joateko autobusa antolatu du Pil-pilean Euskara Elkarteak. Autobusa goizeko 8:30etan irtengo da Estaziotik eta iluntzean itzuli.

Izena emateko Iratxo goxodendan, Gila, Gaztelupe eta Arrano tabernetan edo Pil-pileanen (pilpilean@euskalnet.net edo 943751304) izango da aukera. Ordainketa autobusean bertan egingo da.