Natalia eta Ezozik irabazi zuten marmitako lehiaketa

plaentxia_com 2007ko urr. 9a, 17:27
10 bikotek parte hartu zuten Itxaropena Jubilatu Etxean antolatu zuten marmitako lehiaketan. Epaimahaiaren erabakiz, Ezozi eta Nataliak prestatu zuten marmitakorik gozoena, eta 2. saria Prili eta Santiagok jaso zuten.

Irabazleei saski bana eman zieten janez beteta, eta gainontzeko parte hartzaileek ere saria izan zuten. Epaimahaikideei ere oparitu zieten otar txiki bana.

{mosimage}Sariak banatu ostean, bertaratu ziren 60 lagunetik gora jubilatuen artean banatu zuten  lehiaketan prestatutako jana. 

{mosimage}{mosimage}