Sukaldaritza begetarianoari buruzko ikastaroa izango da urrian

plaentxia_com 2007ko ira. 27a, 15:00

Oinarrizko ikastaroa antolatu dute Udalak eta Kutxak sukaldaritza begetarianoari buruz. Urriaren 9tik azaroaren 6ra bitartean egingo dira saioak, martitzenetan iluntzeko 7etatik 9etara. Guztira 10 orduko iraupena izango du eta 41 euroko prezioa. Izena emateko 902540040 telefonora deitu behar da, urriraren 5a baino lehen. Ez da beharrezkoa Kutxako bazkide izatea, ikastaroa edozeini zabalduta egongo da.
Ikastaroa Mahastia Elkarte Gastronomikoan emango da.