I. Santa Ana Pilota Txapelketa jokatuko da uztailean

plaentxia_com 2007ko uzt. 10a, 17:28

Promesa eta senior mailako pilotariek jokatuko dute Soraluzeko I. Santa Ana Pilota Txapelketa. Parte hartzeileen artean, Aitor Atxotegi eta Iñaki Jauregi soraluzetarrak izango dira.

 

Soraluzeko Pilota Taldeak antolatu du txapelketa berria. Uztaileko barixakuetan jokatuko dira kanporaketak eta Santiago Santa Ana jaietan finalak, Kiroldegiko frontoian.
   
 
Uztailak 13, final laurdena, 22:00etan
 
Promesetan: Atxotegi - Merino II
                 Aizpitarte - Otxandorena
 
Seniorretan: Larrañaga - Linzoain
                 Ollo - Loiola
 
Uztailak 20, bigarren final laurdena, 22:00etan
 
Promesetan: Mendizabal - Larrañaga
                 Gorka - Galarraga
 
Seniorretan: Onsalo - Jauregi
                 Muguruza - Uzkudun
 
Finalak jaietan jokatuko dira, hilaren 27an arratsaldeko 6etan.