Gure nagusien kontuak ikusi, entzun eta irakurtzeko aukera Badihardugu.com-en

plaentxia_com 2007ko eka. 15a, 16:26
Badihardugu elkarteak Debabarreneko nagusiei egindako elkarrizketak batu eta interneten jarri ditu ikusgai, entzungai eta irakurgai. Nagusienen ahotik bailarako hizkeraren eta historiaren berri jasotzea du asmo, etnografia, euskara, euskalkiak, tokian tokiko hizkerak eta historia, proiektu berean uztartuta. Tartean hogeita hamabost soraluzetarrekin egindako berbetaldiak ere bai. 

Proiektu honen sustatzailea Badihardugu, Deba Ibarreko Euskara Elkartea, izan da. Bere ingurura batuta, elkarrizketatzaile asko aritu dira Deba Ibar osoan zehar nagusiekin batu eta berbetaldiak egiten, soinuzko zein irudizko grabazioak eginez. Soraluzen ere batek baino gehiagok bete du elkarrizketatzaile lana eta horren emaitza da herriko 35 nagusiren hizkera eta kontuez osatutako ondarea.

Helburua, esan bezala, Deba eskualdeko eta inguruko herrietako ahozko ondarea batzea (etnografia eta euskalkiak), eta Deba eskualdeko fonoteka osatzea.

{mosimage} 

Hizlariak

 1 Alfonso Zangitu ( 1912/01/23 )
 2 Antonio Oregi Oregi "Zabale" ( 1926 )
 3 Bernardo (Obe baserria) ( 1917/07/22 )
 4 Enrique Txurruka
 5 Esteban Maiztegi Gallastegi ( 1925 )
 6 Felix Larrañaga
 7 Gerardo Ezenarro
 8 Gregori Argarate ( 1916/08/25 )
 9 Iñaki Iñurrieta Goikoetxea ( 1918/07/29 )
 10 Jaime Aristi Artolazabal ( 1939/06/28 )
 11 Jaio Ezenarro Alberdi ( 1919/03/29 )
 12 Jose Luis Unamuno Gorrotxategi ( 1927 )
 13 Joxe Mari Larreategi (Iturbe berri)
 14 Juan Arizaga
 15 Juan Carlos Larreategi
 16 Julián Bandaormaetxea
 17 Margarita Aranberri
 18 Margarita Larrañaga Arraskaeta
 19 Maria Urizar ( 1919/10/05 )
 20 Marisol (Obe baserria)
 21 Martina Zubizarreta Ormaetxea ( 1921/11/30 )
 22 Miren Aranzamendi Uriarte ( 1922/12/17 )
 23 Miren Eguren ( 1928/01/20 )
 24 Miren Gabilondo Agirrebeña ( 1918/10/22 )
 25 Miren Loiola Txurruka ( 1934 )
 26 Miren Osa Alberdi
 27 Moisés Alberdi Egaña ( 1941/05/02 )
 28 Moises Lete
 29 Natividad Aranberri
 30 Nikanor Iñurrieta Goikoetxea ( 1920/01/11 )
 31 Pastora Iraola Larrañaga
 32 Patxi Zabaleta
 33 Pedro Laskurain
 34 Sebastian Elizburu Gorrotxategi ( 1919/08/15 )
 35 Xabier Iñurrieta