100 dantzari batuko dira Umeen Euskal Jaian domeka honetan

plaentxia_com 2007ko eka. 1a, 12:14
Euskal Jai asteari hasiera emanaz dator XXXVII. Haurren Euskal Jaia. Herriko dantzari gazteenek, Oñatiko Oñatz eta Arrasateko Lore Gazteak eta Arrostaitz dantza taldeetakoak izango dituzte lagun. Urtero bezela, herriko kaleetan dantzan egingo dute eta eguardiko eta iluntzeko alardean dantza bereziak eta tradizionalak eskainiko dituzte.

Egitaraua hauxe izango dute:

10:00etan eskualdeko txistularien kalejira

10:30etan talde gonbidatuei ongi etorria frontoian, hamarretako eta guzti.

11:30etan dantzari eta txistulariekin kalejira herrian zehar

12:30etan Alardea Plaza Zaharrean, dantza bereziekin.

13:30etan dantzariak etxeetara banatuko dira bazkaltzeko, Plaza Zaharrean.

14:00etan txistulari eta arduradunen kalejira-poteoa herriko trikitilariekin.

16:00etan haur jolasak Plaza Zaharrean.

17:00etan Alardea Plaza Zaharrean.

Ondoren buruhaundiak.