EAE-ANVren Soraluzeko zerrenda ez dute baliogabetu

plaentxia_com 2007ko mai. 7a, 13:13

Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du Sozialista Abertzaleen zerrenda guztiak eta EAE-ANVren 133 zerrenda inpugnatzeko eskaera. Horien artean, Soraluzeko Abertzale Sozialistak taldearen zerrenda dago, baina ez EAE-ANVrena.

Deba ibarreko Batzar Nagusietarako hautagaitzak baliogabetuko dituzte, Estatuko Fiskalak eta Estatuko Abokatuak hala eskatuta. Bailarako herri batzuetako zerrendak ere inpugnatuko dituzte; hala nola, Aretxabaleta, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mendaro, Mutriku eta Oñatikoak.

(Irudian, Estatuko Abokatua. Argazkia EFE)