Udalak Erregetxeko lursaila saltzeko aukera izango du

plaentxia_com 2007ko mai. 4a, 17:40
Asteazkeneko Udalaren osoko bilkuran Erregetxeko lurrazpia ondasun publiko izatetik ondasun patrimonial izatera aldatzea erabaki zen, EAJ eta EAren aldeko botoekin, eta SAH, PSOE eta PPko aurkako botoekin. Izendapen aldaketari esker, lursailaren erabilera ez da derrigorrez interes publikokoa izan behar. Beraz, Udalak berak erabakitako erabilera eman diezaioke. Udal Gobernuaren asmoa aparkaleku pribatuak egitea da.
Oposizioak gaia mahai gainean uzteko eskatu zuen, hauteskundeetan Udaleko konposaketa aldatu egin daitekeela eta aparkaleku publikoen aldekoak direla esanez. Hala ere, botaketa egin egin zen.