300 jubilatu batu ziren Itxaropenaren 25.urteurreneko ospakizunetan

plaentxia_com 2007ko mai. 15a, 13:50
Jubilatuentzat egun berezia izan zen zapatukoa. Jubilatuen Etxearen zilarrezko ezteiak ospatu zituzten giro eta umore alaiean. Herriko dantzari, bertsolari eta musikariek parte hartu zuten zapatuko egitarauean eta jubilatuek gozatu egin zuten dantzan eta kantuan. Urtero egitea proposatu zuen batek baino gehiagok.
Eguerdian liturgia entzun orduko, zain zituzten dantzariak Plaza Barrixan, agurra dantza eginaz ongietorria egiteko. Ondorenean, Pasaiako batelen dantza ikusgarria eskaini zieten eta bukatzeko Luzaideko makil dantza. Dantzen ostean, Musika Eskolako gaztetxoen bandak 5 obra jo zituen. Eta handik bazkaritara. 300 bat lagun elkartu ziren Kiroldegiko frontoian, bazkari edarra jatera. Kontu eta barre artean, bertsolari eta trikitilariak, Beretxinaga, Unamuno eta Larreategi, bazkalostea alaitzen hasi ziren eta Duo Plaentxik jarraitu zieten. Pozik hartu zituzten haren bertso eta kantuak. Bukatzeko dantza eta dantza jardun zuten jubilatuek Tucan orkestarekin.