Emakumeen mundu martxari harrera egingo diote bihar Bergaran

Erredakzioa 2015ko urr. 1a, 18:18

Eguerdiko 13:00ak aldera helduko da Emakumeen mundu martxa Bergarara eta Soraluzetik hainbat emakume joango dira elkarrekin (699198205 tel.). Herrian egindako mural-margoketaren eta aurkezpenaren bideoa ere zintzilikatu dituzte youtuben. 

 

Bergarako egitaraua

Urriak 2, barixakua
13:00etan Kalejira herriko kaleetan zehar.
13:30ean Ekitaldia San Martin plazan.
14:30ean Bazkaria San Martin plazan (bazkarirako tiketak Pol-pol tabernan 8€tan salgai.
18:00etan "Women in black" performance-a, San Martin plazan.

Domekan Bilbora

Domekan Bilbon egingo den egun osoko ekitaldira joateko deialdia ere zabaldu dute eta joateko interesa izanez gero, goian adierazitako telefonora deitu behar da.

Bilbo egitaraua

Martxaren kantua

Bandera moreak kantua egin du Perlak taldeak, Uxue Alberdiren hitzekin, Emakumeen Mundu Martxako Karabana Feministarako.