Denok Ume Gaiztoen Festara!

Erabiltzailearen aurpegia Kukumixo Aisialdi Taldea 2015ko api. 29a, 18:26

 

Izena eman duten haur guztiek izango dute maiatzaren 9 eta 10ean Lasturreko Aterpetxera joateko aukera, asteburupasa! Eta informazioa elkarbanatzeko familia bilera egingo dugu maiatzaren 5ean 18.30ean, Erakusketa Gelan.

ume gaiztoen festa 3

 

6 urte eta 12 urte bitarteko hauz eta gaztetxoekin egingo dugu Asteburupasa eder hau. Bertan Kukumixoko hezitzaileekin batera, herriko gaztetxok ere arituko dira hezitzaile lanetan gogotsu.

 

Mendi irteera, gaubela, talde jolasak, sormena festa, linterna jaia, euskal mitologian barrena bidaia... denetarik egiteko aukera izango dugu. Talde lana sustatuz eta asanblada partehartzaileak burutuz guztion interes eta beharretara egokituko dugu asteburua.

 

Jolaserako prest?

 

Has dadila abentura!!